Aita Lino Akesolo (Dima 1911 – 1991)
Agur, ama, errukiz betea,
Ama samur ta ezin obea,
Esker danen iturri bizia,
Gure poza ta uste guztia.
O, Maria!

Aintza zera gizadiarena,
Birjinetan zu Zara andiena,
Zu lain ezta goitar talde dena,
Zeruetan zu Zaude gorena.

Birjin ta Ama zorionekoa,
Aitearen eskumaldekoa,
Zeru-lurren Jabe ta Jainkoa,
Zugan dezu zorunez sortua.

Jainko Aitak zaitu izateratu,
Ta Semeak itzalpean artu,
Gogo Deunak mirariz amatu,
Oso jainkoz Egina zara zu.

Jaunak egin zaitu arritzeko,
Zure lotsa begiko izan jako,
Ta artu zaitu bere emaztetzako,
Inor eztu egin ainako.

Goian deunak gora nai zaituzte,
Baina denak aski ez dirade,
Zure ederrik asko ulertzen dute,
Ulertzeko geiago daukate.

Izan, Ama, gure eztigarri,
Izan, arren, zu gure pozgarri,
Erbeste hau zagunean utzi,
Zurekin or alai gaiten bizi.

Jose Mendiage (Aldude 1845 – 1937)
Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi;
kantuz igortzen ditut nik penak ihesi,
kantuz izan dudano zer-bait irabazi,
kantuz gostura ditut guziak iretsi:
Kantzu ez dute beraz hiltzea merezi?

Kantuz iragan ditut Gau eta egunak,
kantuz ekarri ditut ginak eta lanak,
kantuz biltzen nituen aldeko lagunak:
kantuz eman dauztate, Obra gabe, famak;
kantuz hartuko nauia zeruko Jaun onak!

Kantuz eman izan tut zonbaiten berriak,
kantuz atseginekin erranez egiak;
kantuz egin baititut usu afruntuiak,
kantuz aitortzen ditut ene bekatuiak;
kantuz eginen ditut nik penitentziak.

Kantuz eginez geroz munduian zortzia,
kantuz egin behar dut, ontzalaz, hiltzia;
kantuz emaiten badaut Jainkoak grazia,
kantuz idekiko daut San Pierrek atia,
kantuz egin dezadan zeruan sartzia…

Kantuz ehortz nezate, iltzen naizenian,
kantuz nere lagunek harturik Airian;
kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian;
kantuz frango utziko diotet munduian,
kantuz has diten beti nitaz oroitzian.

Joxe Mari Iparragirre (1820 – 1881)
Gitarra zartxo bat det nik nere laguna,
Orrela ibiltzen da artist euskalduna:
Egun batian pobre, bestietan jauna;
Kantatzen pasatzen det nik beti eguna.

Naiz dela Italia, orobat Frantzia,
Bietan bilatu det mila malizia;
Korritzen ba’det ere nik mundu guztia,
Maitatuko det beti Euskaldun erria.

Jaunak ematen ba’dit neri Osasuna,
Oraindik izango det andregai bat ona;
Nai ba’det frantzesa interesaduna,
Bainan nik nahaiago det utsik Euskalduna.

Adios, Euskal-erria, ez bainan betiko;
Bost-sei urte onetan ez det ikusiko!
Jaunari eskatzen diot grazia emateko
Lur Maite ontan bizia uzteko.

Joxe Manuel Etxeita (Mundaka 1842 – 1915)

“Bizi bedi euskara”
Euskeraz entzun neban jaio nintzanean,
Anboto mendiaren beko barrenian;
Euskeraz dantzut beti nik orain artean,
Eta daukat sartuta nere biotzean.



Beti dot guztiz laztan euskera geuria;
Nun idoro leiteke berbeta obia?
Niretzat izaten da eztizko berbia,
Esaten dodanean: Amatxu maitia!

Euskaldunen artean berbeta gozua,
Asabak itxiriko kutun-kutuntxua;
Baita biotzetako pozgarri osua,
Esaten dogunean: Neure laztantxua!

Euskera ilgo dala uste dodanean,
Zer da jazoten dana nire biotzean?
Ikara ta minbera, Arnasa artzean.
Guztiz makalduten naz ni osasunean.

Amatxuk esan eustan, ilgo zan aurrian;
Agur, alaba laztana, laster naz lurpian!
Euskeraz otoi egin nire lur ganian;
Euskeraz nai dot entzun, ilda nagonian.

Ama – erantzun neutsan – zure lur ganean
Belauniko jarrita otoi egitean,
Euskeraz diardukot, goiz ta arratsaldean,
Biok zagozelako nire biotzean.
Euskeraz nai dot ekin pozez ta bakian,
Neure naibagietan, zein zorionian.
Biotza sendatzeko Minez dagonian,
Iraun bedi betiko gure erri maitian.

Sendatu beite, bada, euskera laztana,
Amatxuren altzoan ikasi nebana.
Pozgarrizko berbera maitatzen dodana,
Biotz minberatua sendatzen deustana.

Ekin, bada, euskeraz, euskotar maitiak,
Jarraitu dagiguzan asaben bidiak.
Erbestian eztagoz ekandu obiak,
Bake ta pozgarrizko zerutar legiak.

Sabin Muniategi (Gautegiz-Artega 1912 – 1990)
“Udako gaba”
Eguzkiargi mia uxatuz
Gaba dator, udako gaba.
Ames-lurrinkaiak zabalduz
Zer ete dakarzu lurrera?

Gora et abera
begira nago amesetan:

goian ilargia
izarrakin diz-diz izketan
beian bertan-bera,
soloko garia
aize leunakaz dabil dantzan!

Alkarren atzian

zugatzetan ipurtargiak
jolasetan duaz!
Or-hemenka zaunka tzakurrak.
Baso-aldian gau-txoriak

alaru ta egaz!

Ta neure auzoko leiuan
-maitasun-garra dariola-
Abestitxu samur bat dantzut.
horren abots leuna yaukuan

neskatza poxpola,


Biotz samur hori

beste batentzat ezpalitza!
Gora eta behera

liluraz nabil amesetan:

goian ilargia

izarrakin diz-dizcizketan,

beian, bertan-behera,
soloko garia

aize leunakaz dabil dantzan!



Ames danak zeuregan bilduz,
argizko artian gaba,
izpien artian goralduz
Zer ete daruak zerura?

Gorgoni Errenteria “Errebido” (Elantxobe 1868 – 1940)
“Lora Bateri”
Ederra zinan atzo goizean

lora guztien artean,

usain gozoa jartzen zenduan
zure inguru guztian;

beste loratxu danen ganetik
buru erakutsi naian;
Margo askoko horriz beterik

arro ikusten zinian.



Naikoa ez-ta, atzo goizeko
zeure izate guztia,
arratsaldean agertu zinan

asko gorago jarria;
Ostuten zeutsan beste lorari
eurena zen eguzkia,
bihotz zeurean betiko itxirik
errukiaen atia,

Ta gaur goizean ikusten zaitut

bien ganera jausita,
arrotasunen astuntasunak

sustarretik apurtuta;
zure margodun lora ederrak

inurritxuak artunda,
Guztiak dabiltz hor eta hemen
banaturik zabalduta.

Beste loratxu guzti guztiak

zu holanik ikusirik,
geratu diar azi nai ezta
sustarretik loditurik;
Zure kaltea ikusi dabe

geheienak pozez beterik;

eta zelan ez, ez ba zenduan

zeuk be eurentzat errukirik?

Edertasunak eta arrotasunak
ezpa-dabez sustrai onak,
Bi-biak dabez euren buruen

areriorik txarrenak.

Aita Erromal Galdos (Eibar 1885 – 1953)


“Arantzan zu..?

Ederrenetan ederrena zera,
Ama, ta arantzan zu..?
Arantz baten edertasuna berbera
nola agertu zaigu?



lorarik ederrena arantz artean
Jaunak ipinten du.

Orregatik, Ama, arantz gainean
agertu zinan zu.



Arantzak guretzat mintsuak dira,
Ama, ta zuretzat?
Mintsuak ba dira, zergaitik hartu
zure bakaulkitzat?..
mintsuak dira, bai; baina Jesusek
Asko Maite ditu:
Orregatik, Ama, arantz gainean

agertu zinan zu.

Zeru-Lurren jabe beti zalako
Jesus Bakalduna

hartu nai izan du guretzako

arantz-burestuna.
Arantz burustenduta gurutzean

il ei zan, ba, Jesus:
Orregati, Ama, arantz gainean
agertu zinan zu.

Bere Bihotz ontsua erakusteko

gizon gaiztoari,
Bihotzean Jesusek artu ditu
arantzak ugari.
Arantzak Semearen bihotzean
Zorrotzak zuk dakus:

Orregatik, Ama, arantz gainean

agertu zinan zu.

Kepa Enbeita “Urretxindorra” (Muxika 1878 – 1942)
“Izaro”

Izaro ugartea,
Izaro, Izaro!
Laidatik ur-urrian,
luzaro, luzaro,

itxasoen altzuan

azke ta gozaro,
inoiz gogaitu barik
beti antxe dago.



Goian zerua eta

beheian itxasoa,

honek damotsolarik

besarka gozoa;

bera da ugazaba,

bera gurasoa,
beti azke bizi dan
Zorionekoa.

Urtiak igaro ta
urtiak igaro,
ez zahartu ez gaztetu,
sen batian dago,

zirkinik egin barik

arauz ez onago.
Gaurko gizonok baino

zerbait sendoago!

Aita Andoni Aboitiz (Lekeitio 1751 – 1824)
Txanton Piperri hemen dago
limosna on bat balego.
Kanta behar dot,
baldin ahal badot,
neure sabelen gosea,
erruki dedin jentea.

Hiru lagunek Ispasterren
postua egin eben.
Jango ebela,
goiztik gauera,
hamar erraldeko txahala,
nerau laugarren nintzala.

Pozez nengoan zoraturik
jateko laurden bat osorik.
Nere kontuak
beti halangoak,
joan zan poza putzura,
ametsak ohi diran modura.

Lekeitioko kalean
bixigu denbora danean,
hogei txitxarro
eta gehiago
eta guztiak gauean,
sartzen dodaz sabelean.

Orduan kontentu nago
gauerdi osteradaino.
Handik goizera
neure sabela
beti dago gur, gur, gur, gur, gur, gur.
Bartko afaria agur.

Guztiz zabala dot sabela,
berdin-berdin dot gibela.
este bakoitzak
kabiduko luke
ganbela bete okela.
Baina noiz izango ete da?

Ez da errotan harririk
neure haginak langorik.
Neure haginak
zatituko leuke
ogi handi bat osorik,
balego bigun-bigunik.»