Errege!
Urdaibaiko Organoak jaialdia bere XXI. ediziora heldu da aurten, Bizkaiko musika-panoraman ezinbesteko zutabe bihurtuta. Oraingo honetan, protagonista nagusia organoa bera izango da, «instrumentuen erregea» deitua, bere handitasunari, moldakortasunari eta historiari merezitako omenaldia eginez.
Handi eta askotarikoa, organoak mendeetan zehar nagusitu da elizetan, katedraleetan zein kontzertu-aretoetan, bere indarra eta xamurtasuna, bere solemntasuna eta nota bakoitzean hunkitzeko gaitasuna uztartuz. Edizio honek ondare horri gorazarre egin nahi dio, publikoari aukera eskainiz instrumentu paregabe hau berriz deskubritzeko; izan ere, bera bakarrik gai da amaigabeko soinuzko paisaiak irudikatzeko.
Urdaibaiko Organoak ez du musika bakarrik ospatzen; ondarea, artea eta emozioa elkarrekin lotzen dituen harreman sakona ere ospatzen du. Gonbidapen irekia da, gure lurrean indarrez taupadaka jarraitzen duten ehunka urteko tutuen bibrazioek eramanda bizitzeko.
Gonbidatuta zaudete esperientzia paregabe honetan murgiltzera, non kontzertu bakoitza ate bat izango den harridurarantz. Izan ere, hemen, entzun baino gehiago, sentitu egiten da. Elkarren artean ikusiko dugu kontzertuetan!
Bestalde, Muxikako San Bizente Martiriaren organo baliotsua berreskuratzeko 21 urteko aldarrikapenaren ondoren, pozik iragartzen dizuegu 2026an izango dela bere inaugurazioa. Urte guzti hauetan gure jaialdiaren ikur izan da, bere mascaroietako batekin gure sinbolo gisa.
Halaber, Bermeoko San Frantziskoko Alberdi (1914) organoaren eta Arratzuko Alexandre harmoniumaren (1845) berritze-lanak ere iragarri nahi ditugu. Zorionak guztioi balio kultural eta historiko neurgaitza duen ondare baten berreskurapenagatik. ZORIONAK!
«Urremendi» Landa Garapen Elkarteak, 1984an UNESCOk Biosfera Erreserba izendatua zuen. Busturialdea-Urdaibai eskualdean (Bizkaia), antolatutako musika jaialdia. «Urdaibaiko Organoak – Joxe Mari Eguileor«-ek 2013an Deia egunkariaren «Hemendik saria«. jaso zuen.