Alberto Pozzaglio
(armonioa)

Kortezubi
Lekua: Santiago Apostol eleizan
Eguna: Uztailak 24
Ordua: 20:00 etan

Egitaraua

Alfred Lebeau (1835-1936)
Aubade Op. 35
Ronde de guet
Villanelle
À la chapelle (Prière)
da 10 Morceaux pour Orgue-Melodium

Lefebure-Wely (1817-1869)
Bolero de concert
Les Noces basques

H.P. Toby (?-1899?)
Romanza Op. 145

George Bizet (1838-1875)
Serenade
da Trois Esquisses Musicales, Op. 33

Théodore Salomé (1834-1896)
n. 1 Melodie
n. 3 Offrande a la Madone
n. 6 Échos villageois
da 6 Morceaux pour harmonium, Op.29 (1888)

Cremonan jaio zan 1984an eta Marco Ruggeri Maisuarekin (Elizbarrutiko Musika Sakratuaren Eskola) hasi ebazan organo ikasketak.

2010ean, Musikologian lizentziatu zen (Paviako Unibertsitatea).

2012an, Organo eta Organo Konposizioko diploma akademikoa lortu zuen Enrico Viccardi maisuaren klasean, Comoko G. Verdi kontserbatorioan.

2015ean Koru Zuzendaritza eta Koru Konposizioko (Comoko «G. Verdi» Kontserbatorioa) diploma akademikoa ohorez eta ohorezko aipamenaz eskuratu zuen.

2015ean harmonio frantseserako errepertorioa eta interpretazio-praktika ikasten hasi zen.

2019an, «Lux Animae» ahots eta instrumentu taldearen zuzendari gisa, «Pulchra ut luna» CDa grabatu zuen Urania Recordsentzat, Ruggero Manna (1808-1864) kremonar konpositorearen bakarlari, abesbatza eta orkestrarako obra sakratuekin.

San Pietro al Po (Kremona) elizako Lingiardi 1877. Organo ospetsuaren organista titularra da. Kremonako Katedraleko zerbitzu liturgikoetan laguntzen du, Mascioni op. 1066, organo monumentalean.