Alize Mendizabal eta Lapse Mundakako dantza taldea

Mundaka
Lekua: Andra Mariaren eleizan
Eguna: Uztailak 16
Ordua: 20:00 etan

Egitaraua

Maurice Duruflé (1902-1986)
Preludio de la Suite op. 5

Jesús Guridi (1886-1961)
Díez melodías Vascas (1941). Selección
(Transcripción de Juan de la Rubia)
Amorosa

Religiosa
Amorosa

Tríptico del Buen Pastor (1954)
El Buen Pastor

Eusko Irudiak (1922) (Órgano y Danza)
(Transcripción de Fco. Javier Sánchez Barajas)

Alize Mendizabal

Donostian jaio zen eta bere jaioterriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan hasi zituen piano eta klabe ikasketak. Ondoren, Baionako Kontserbatorio Nazionalean hasi zen organoa ikasten Bernadette Carreau-rekin. Urrezko Domina eta Hobekuntzako Lehen Sariarekin amaitu zituen organo ikasketak Esteban Landart maisuarekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bati esker, Toulouseko Musika eta Dantzako Goi Mailako Ikasketen Zentroan Michel Bouvard, Jan Willem Jansen, Louis Robillard eta Stéphane Bois irakasleeekin organoa hobetzeko ikasketak egin zituen eta Yasuko Bouvard-ekin klabe eta piano forte ikasketak. Lehen sariarekin (Mention Très Bien à l’Unanimitè du Jury) amaitu zituen ikasketa horiek.

Organo bakarlari gisa, barrokotik XX. mendera bitarteko programak eskaini izan ditu Europa, Asia eta Amerikan. Jaialdi hauetan hartu du parte: Tokioko Suntory Hall-eko Nazioarteko Organo Zikloan, Sao Paoloko Musica nao Monasterioan, Toulouse les Orgues Nazioarteko Jaialdian, Antichi Organi Varese zikloan (Italian), Donostiako Musika Hamabostaldian, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Ziklo Nazionalean, “Orgue à St Jean de Luz” Organo Jaialdian, Gipuzkoako Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Organo Kontzertuen Zikloan, Ataungo Organo Barrokoaren Nazioarteko Zikloan, Abengoa Fundazioaren Zikloan, Urteaga Zikloan, Musikasten, Murtziako Nazioarteko Organo Zikloan eta Villa-Realeko “Adviento Arciprestal” Zikloan, besteak beste.

2002az geroztik Conductus Ensemble musika barrokoko kide da. 2017an Toulouse les Orgues Nazioarteko Jaialdian Durufleren Requiem-a interpretatu zuten, Saint Sernineko Cavaillé-Coll Organo Handiaren zahar-berritzearen aurkezpen-kontzertuan. Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren organo-jole titularra da eta, gainera, beste koru askorekin ere aritu da, hala nola Easo Abesbatza edo Donostiako Orfeoia. 2002/2003 ikasturtetik, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakaslea da; organo-joleentzako ganbera-musika, klabe errepertorista eta piano osagarria erakusten ditu. Baionako CNRko organo irakasle ere izan da.

2009an Donostiako Santa Maria Basilikako Cavaillé-Coll (1863) organo handiaren organista titular izendatu zuten.

Lapse Mundaka

Katillotxu Emakume Elkarteko Dantza eta Gorputz Adierazpen taldea
ZERGATIK LAPSE?
LAPSE “denbora tartea” esan nahi du. Kasu honetan, “GURE TARTEA da. GURE UNEA. GURE ORAINA”.  Katillotxu Emakume Elkartetik 2016an ekin genion Leixuri Urrutiak gidatutako Dantza eta Gorputz adierazpen saioei.

Hasieran herriko emakume gutxi batzuk bildu ginen baina, indar handia hartuz, orain talde eder bi haurreratzen doaz.
Dantza eta Gorputz- mugimendua lantzeaz gain, dantza klasiko eta garaikidea burubelarri jorratzen dugu. Hala ere, gorputz adierazpenari eta interpretazioari beti egiten diogu lekua pieza eta lan bakoitzean. Gainera, sortzen dugun pieza bakoitzak kutsu psikologiko sakona du eta horrek prozesu pertsonal garrantzitsuak lantzera bultzatzen gaitu; sarri, dantza, lan pertsonalerako erreminta bihurtuz.

Emanaldiak hasieran herriko jaietan eta egun seinalatuetan eskaini izan ditugu, hala ere, pixkanaka, beste ekimen eta jarduera batzuetan ere parte hartzen hasi gara Mundakan eta kanpoan.

LEIXURI URRUTIA OLEAGA

Mundakan Jaioa, Psikologoa, irakaslea eta dantza ikasketak bete ditu. Dantza arloan Matxalen Bilbaorekin eman zituen lehen pausoak. 18 urterekin beren ibilbidea aukeratu behar izan zuen eta Psikologia munduan murgildu zinan.  Psikologia eta Dantza Leixuriren pasio biak dira eta eskutik doaz egiten dudan proiektu eta pieza guztietan.

Urteetan dantza arloan irakasle lanetan ibili izan da ume, gazte zein helduekin. Une honetan, psikologa eta irakasle gisa daukadan lanaz gain, dantza-irakasle lanetan dabil.

Katillotxu Emakume Elkartean LAPSE dantza taldea sortu du eta bai herri mailan zein inguruan dantzaren presentzia bultzatzen ari da ekimen ezberdinetan dantzaren pintzeladak sartuz eta bizitzari dantzatuz.