Ana Belén García

Gernika-Lumo
Lekua: San Bartolome-Mertzede parrokian (Errenteria)
Eguna: Uztailak 25
Ordua: 20:00 etan

Egitaraua

D. Buxtehude (1637-1707)
Tocata en Sol M. BuxWV 165

J.K.F.Fischer (1656-1746)
Chacona en Fa M

J.P.Telemann (1681-1767)
Fantasia 11 y 12

J.S.Bach (1685-1750)
Pequeño laberinto armónico. BWV 591
Introitus – Centrum – Exitus (andante)

C.P.E. Bach (1714-1788)
Sonata en la menor Wq 70/4 H85
Allegro assai – Adagio – Allegro

G. Morandi (1777-1856)
*Introducción, tema y variaciones
Canción

L. Iruarrizaga (1891-1928)
**Laetatus sum in his quoe dicta sunt mihi

Fr. M. Mola (1918-1991)
Adoración sobre el tema vasco ‘Salbatoreko ermitan’

L. Vierne (1870-1937)
24 piezas en estilo libre
Postlude – Carillon

Ana Belén García (órgano)
*Benantzi Bilbao
**José María Berenguer

Biografia

Andoainen jaio zen eta hantxe hasi zituen bere musika ikasketak ere.
Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan jarraitu zuen bere piano-prestakuntza eta bertan bukatu zituen pianoko(Cristina Navajas) eta klabizenbaloko (Loreto Fernandez Imaz) goi mailako ikasketak nahiz organoko erdi mailako ikasketak (Esteban Elizondo).

Donostiako Goi Mailako Musika Ikastegian, Musikenen, bukatu zituen organo ikasketak, Esteban Landart-ekin eta bere prestakuntza Loïc Mallié-n moduko hainbat irakaslerekin osatu zuen; azken horren eskutik, esaterako, inprobisazio ikasketak jaso zituen.Hainbat maisuren eskutik hartu ditu gomendioak, hala nola, Brett Leighton, Michel Bouvard, Joris Verdin, Louis Robilliard, Montserrat Torrent, Jacques van Oortmerssen, Daniel Roth, Wolfgang Zerer, Peter van Dijk…

‘Enrique Lartundo’ Fundazioko bekaduna izan da behin baino gehiagotan, bere piano eta organo ikasketak sendotu dituelarik. Pau-ko L’Ecole Nationale de Musique-n ‘Mention Tres Bien a l’Unanimité’ eskuratu zuen, organoaren espezialitatean, Jesús Martín Moro maisuarekin.

Bakarlari eta laguntzaile gisa hainbat jaialdi internazionaletan hartu du parte (Espainia, Belgika, Frantzia, Errusia, Japonia eta Estatu Batuak ), estilo eta garai desberdinak hartzen dituen musika interpretatuz. Gaur eguneko musikarekin konpromisoa hartuta, jaialdi desberdinetan piezak estreinatu ditu: Donostiako Hamabostaldian, Leonen, Croacian eta Libanon.

Gaur egun Urnietako Lourdes Iriondo musika eskolaren zuzendaria izateaz gain Donostiako Easo Koroaren errepertorista da.1863ko Cavaillé-Coll organo historikoa dagoen hiri bereko Koruko Santa Maria Basilikako organista titularretako bat ere bada.