Mikel Ansola
Johannes Friederich
(organo lau eskutara)

Gernika-Lumo
Lekua: San Pedro eleizan (Lumo)
Eguna: Uztailak 23
Ordua: 20:00 etan

Egitaraua

Ludovico Grossi da Viadana (1560-1627)
Sinfonie Musicali
La Fiorentina

Girolamo Frescobaldi (1583-1643)
Il secondo libro di toccate, canzone, ecc.
5 Gagliarde *

Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791)
Fantasie in F-Moll KV 594

Louis Vierne (1870-1937)
24 Pièces en style libre, Op. 31
Berceuse *
Carillon *

Jon Laukvik (1952-)
MM

Jesus Guridi (1886-1961)
Diez Melodías vascas (Selección)
– Narrativa
– Amorosa
– Religiosa
– Amorosa
– De ronda
– Elegiaca
– Festiva

Transcripción: Mikel Ansola & Johannes Friederich

*Organoa bakarlari

Mikel Ansola

Markina-Xemeinen jaio zen 2000.urtean. Bere herrian eta Ondarroako musika eskolan hasi zituen bere musika ikasketak, organo munduan lehen urratsak Martin Alberdirekin emanez. Bergarako musika eskolan jarraitu zuen organoa ikasten, Aitor Olea eta Josean Pascual irakasleekin, beranduago Loreto Fernández Imazekin Donostian.

2018 eta 2021 urte bitartean, Musikenen (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia) hasi zituen bere Goi-Mailako ikasketak. Besteak beste, Esteban Landart (organoa), Loreto Fdez. Imaz (Baxu Jarraitua) , Loïc Mallié, Monica Melcova eta Karol Mossakowski (inprobisazioa) maisuekin.

2023an bukatzen ditu bere Goi-Mailako ikasketak nota gorenarekin Stuttgart-eko HMDK (Staatliche Hochschule für Musik und Darstellende Kunst) Jörg Halubek irakaslearen zuzendaritzapean. Gaur egun, bere Master ikasketak burutzen ari da unibertsitate berdinean Jürgen Essl irakaslearekin. Gainera, piano klaseak jasotzen ditu Maria Sofianska eta Sabine Sauer-en eskutik. Michel Bouvard (Paris) eta Pier Damiano Peretti (Viena) maisuen aholkuak jasotzeko aukera ere izan du.

Bere musika ikasketez gain, gaztetatik ari izan da kontzertuak bakarlari bezala eskaintzen, nabarmentzekoak Gipuzkoako Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa, Donostiako Koruko Ama Birjinaren elizan Musika Lagunen Artean, Gipuzkoako Organoak Plazara, Donostiako Musika Hamabostaldia, XVII. Bizkaiko Organo Jaialdia (Bizkaiko hotsak), Nürtinger Orgeltagen 2022 eta Organo Gaua Euskalduna Jauregian. 2021eko urritik Stuttgart-eko Petruskirche elizako organojole titularra da.

Johannes Friederich

Munichen jaio zen 2000an. Pianoarekin hasi ondoren hurbildu zen organo mundura, bere C- formakuntza Klemen Schnorr irakaslearekin (C-Ausbildung) burutuz. Munich-eko musika unibertsitatean (Hochschule für Musik und Theater München) hasi zituen bere Kirchenmusik ikasketak, besteak beste, Harald Feller (organoa) eta Peter Kofler (koru zuzendaritza) irakasleekin.

2020 eta 2022 urte bitartean Stuttgart-eko HMDK (Staatliche Hochschule für Musik und Darstellende Kunst) unibertsitatean jarraitu zuen bere formakuntza, Jörg Halubek (organoa eta klabezina), Johannes Mayr (inprobisazioa), Johannes Knecht eta Denis Rouger (koru zuzendaritza) irakasleekin batera. 2022an nota gorenarekin bukatu zituen bere Kirchenmusik ikasketak eta gaur egun bere Master-a ikasten ari da eskola berdinean.

2021ean XV. Internationaler Gottfried-Silbermann organo lehiaketa ospetsuan hirugarren saria jaso zuen eta 2022tik aurrera Studienstiftung des Deutschen Volkes-en eskutik beka saritua da.

Stuttgart-eko Gaisburger Kirche elizako organojole titularra da eta bertako kontzertuen antolakuntzako arduraduna. Organojole eta klabezin-jole bezala, bakarka nahiz ensemble desberdinekin aritzen da.