Atsuko Takano

Gernika-Lumo
Lekua: Andra Mariaren eleizan
Eguna: Uztailak 31
Ordua: 20:00 etan

Egitaraua

Johannes Brahms (1833-1897)
Preludio y fuga en La menor, WoO 9

Sigfried Karg-Elert (1877-1933)
Clair de lune, Op. 72/II
(Extracto de Trois Impressions)

Josef Gabriel Rheinberger (1839-1901)
Sonata para órgano Núm.1, Op. 27
I. Preludio. Grave.
II. Andante. Sostenuto.
III. Finale (Fuga). Alla breve.

Eduardo de Gorosarri (1890-1947)
Improvisación sobre un canto vasco

Herbert Howells (1892-1983)
Preludio sin nomine
Paean

Biografia

Jatorriz japoniarra, Atsuko Takano, piano-jotzaile eta organo-jotzaile bezala Yokohamako (Japonia) «Ferris Universityn” egin zituen bere ikasketak, «Prix d ‘excellencekin” amaituz. 2005ean Alemaniara joan zen organo, klabikordio eta klabezineko ikasketak Hochschule für Künste Bremenen jarraitzeko, H. Vogel, H. Davidsson, B. Röllecke, E. Belloti eta U. Davidssonekin ikasiz. 2009an organo ikasketak egin zituen van Amsterdam Kontserbatorioan Jacques van Oortmerssenekin, eta «cum laude» lortuz graduatu zen Master amaierako azterketan, proba Haarlem St. Bavoko elizako C. Müller orgaNo ospetsuan eginez.

Herbehereetako hezkuntza ministerioaren «Huygens» beka jaso du, eta hainbat interpretazio lehiaketatan saritu dute, besteak beste, «Arp Schnitger» (Alemania) eta «Westfield International Competition» (New York) organoen Nazioarteko Lehiaketetan. Era berean, Takanok hainbat kontzertu eman ditu bakarlari eta laguntzaile gisa Europa osoan, AEBetan eta Japonian, Holanda eta Alemaniako irrati nazionalerako hainbat grabazio eginez eta orkestra-proiektu ugaritan parte hartuz. 2016an, bakarlari bezala, F. Schmidt konpositorearen «zazpi zigiluen liburua» interpretatu zuen RTVEko Orkestra eta Koruarekin. Ordutik, formazio horiekin kolaboratzen du aldizka.
2017ko urrian, San Nikolas Parrokiako zuzendari musikal eta organista titular izendatu zuten. Eliza hori nazioartean ezaguna da «Valentziako Kapera Sixtinoa» izena irabazi duten horma-pintura ederrengatik.

www.atsukotakano.com