Benantzi Bilbao (organoa)
Mikel Uskola (kontratenorea)

kontzertu honetan parte hartzen du:
Eingo Taldea
(trikitrixa, pandero,
alboka, bonbo).
19:40ean, eleizako atarian, Eingo Taldeak, kontzertura bertaratutako entzuleei harrera egingo die.
Axpe-Busturia
Lekua: Andra Mari eleizan
Eguna: Abuztuak 6
Ordua: 20:00 etan

Egitaraua

Girolamo Frescobaldi (1583 – 1643)
Tocata avanti il recercar
Recercar con obligo di cantare la quinta parte senza tocarla

Francisco Correa de Arauxo (1584 – 1654)
Tiento de noveno tono

Peter Cornet (1570?-1633)
Regina Coeli

José de Torres (1661 – 1727)
Batalla

Georg Friedrich Händel (1685 – 1759)
Vendendo amore (cantata per alto e b.c.)

Giulio Caccini (1546 – 1614)
Peter Phlipps (1560?-1628)
Amarilli

Claudin de Sermisi (ca. 1490 – 1562)
Antonio de Cabezón (1510 – 1566)
Dont vient cela

Anónimo S. XVII
Vuelve barquilla

Benantzi Bilbao (órgano)

Mundakan jaioa, (Bizkaian). Pianoa, klabea, organoa, kantua, abesbatzen zuzendaritza eta antzinako musika ikasketak egin zituen Europako hainbat kontserbatoriotan eta zentro espezializatutan, kalifikazio handienak lortuz. Besteak beste, Esteban Elizondo, Montserrat Torrent, Brett Leighton, Javier Artigas, Alberto Blancafort, Michael Radulescu eta André Isoir irakasleekin trebatu da.

Teklarako musika espainiarrean graduatu ondoren, Bartzelonako CSICeko «Institució Milá y Fontanals» erakundean, hainbat sari jaso ditu: Donostiako (Gipuzkoa) Goi Mailako Musika Kontserbatorioko karrera amaierako ohorezko saria organo espezialitatean, Murtziako goi mailako kontserbatorioko karrera amaierako ohorezko saria klabizebalo espezialitatean eta Andrés Segovia saria «Musika Konpostelan» espezialitatean.

Alacanteko “Gitarrista José Tomás” Kontserbatorioko organoko irakasle numerarioa da eta Capella Joan Baptista Comes Comes antzinako musika taldea zuzentzen du. Hainbat musika jaialdi zuzendu ditu, hala nola: Els orgues d ‘Alacant, Itxas Soinua, Mathías Salanova, Elxeko Musica Sacra, Monóvarreko nazioarteko organo jaialdia, etab. Gaur egun, Benidormeko Nazioarteko Organo Jaialdiaren, «Musicaloxa» Antzinako Musika Ikastaroaren eta «Urdaibaiko Organoak» organo musika zikloaren zuzendari artistikoa da.

Mikel Uskola (contratenor)

Interprete Gazteen Lehiaketa Iraunkorraren 88. edizioan saritua, Mikel Uskola Kontratenorrak askotariko errepertorioak interpretatzen ditu: Errenazimentuko polifonia, opera barrokoa eta klasikoa, belkantua, abesti post-erromantikoa eta berriki konposatutako obrak, bere sokari lotutako errepertorioaren mugak hedatzen saiatuz.

Gradu eta Ahots Interpretazioko Master ikasketak egin zituen Londresko Royal College of Music-en, non 2019an graduatu zen promozio buruan eta kalifikazio gorenekin.

Abestu dituen opera-paper osoen artean, honako hauek daude: Gof, (Rinaldo) Ribarrojako Auditorioan, Didymus (Theodora) eta Prinz Orlofsky (Die Fledermaus) CSMV Auditorioan. Dardanusen (J.P. Rameau) eta Giulio Cesareren (G.F.Händel) birako ekoizpenetan ere parte hartu du English Touring Operarekin batera. Aipatzekoa da berriki La dama del alba (L. Vázquez del Fresno) lanaren mundu mailako estreinaldian parte hartu izana, Sagi eta Díez maisuen zuzendaritzapean rol protagonikoa jokatu baitzuen.

Errepertorio sakratuari eta kontzertuari dagokionez, Mikelek, besteak beste, Requiem en Re minorreko meza (W.A.Mozart) interpretatu du Michael Thomasen zuzendaritzapean, eta Carmina Burana (C.Orff) Donostiako Musika Hamabostaldirako eta Donostiako Orfeoirako.
Mikelek ere errezitaldia egin zuen, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta Valladolideko Calderón Antzokian, besteak beste, F. Schubert, A. Berg eta R. Straussen lanekin. Duela gutxi kontzertuan agertu da Eduardo López Banzo maisuarekin batera Ciudad de León Auditorioan.