Urdaibaiko arte eta musika ondarera aurreikusitako bisitak

Jaialdiaren helburua beti izan da organoaren mundua eta bere musika jendeari hurbiltzea. Hori dela eta, kontzertuen zikloaren barruan, bisita gidatuak antolatzen dira soinuzko artelan hauen funtzionamendua hurbilagotik ezagutzeko.

Instrumentu bakoitzak ezaugarri ezberdinak ditu, bakarra bihurtzen duena, eta aurten, Benantzi Bilbaoren eskutik, Mundakako organo erromantikoa, Ibarrangeluko organoa (piano-arpa erregistro berezi eta ia bakarrarekin) eta Busturiako Axpeko Santa Maria Elizako organo barrokoa bisitatu ahal izango ditugu. Gainera, berrikuntza gisa, jaialdia, Mason & Hamlinen (Boston/Massachusetts. 1880-85) harmonium-a eta Salvador Bofillek 1743an eraikitako klabezin bat,(UOJE 2022ren kolaboratzailea izango den Bilboko Arte Sakratuaren Museoaren bilduman dagoena) bisitatzera irtengo da.

Bisita-egunak honako hauek izango dira: (LEKU NEURRITUTA)
  • Axpe-Busturia: uztailak 20, asteazkena, 11:00etan. (haurrak bakarrik). edukiera mugatua
  • Eleiz Museoa Bizkaia: osteguna 21, asteartea, 11:00etan.
  • Kortezubi: uztailak 26, martitzena, 11:00etan.
  • Axpe-Busturia: abuztuak 2, asteartea, 11:00etan.
  • Mundaka: abuztuak 3, asteazkena, 19:00etan.
  • Ibarrangelu: abuztuak 4, osteguna, 11:00etan.
Erreserbatu zure plaza gure formularioaren bidez (LEKU NEURRITUTA)