Gurutze Beitia
Gurutze Beitia
Javier Artigas
Javier Artigas
Benantzi Bilbao
Benantzi Bilbao
Josep Berenguer
Josep Berenguer
Ibarrangelu
Lekua: San Andres eleizan
Eguna: Uztailak 23
Ordua: 20:00 etan

Sergei Prokofiev 1891-1953
Pedro eta Otsoa
Adin guztietako haurrentzako musika-ipuina

Sergei Prokofiev da obra zoragarri honen konpositorea. Moskuko Haur Antzokiaren enkarguz 15 egunetan idatzi zuen, eskolako lehen urteetatik haurren gustu musikala lantzeko. Jatorriz orkestra eta narratzailerako idatzia dago, baina oraingo honetan, Roberto Antonellok transkribatutako 4 esku eta 4 oineko organorako bertsio bat interpretatuko dugu. 

Horrela, organoa bere baitan hodi familia ugari dituen instrumentu gisa ezagutuko dugu, orkestra oso baten simulazioa egingo dutenak. Ipuin honetako pertsonaia bakoitzak bere erregistro edo soinuak ditu; horrela, istorio honetako protagonistak hobeto bereizi ahal izango ditugu.

Biografia

Gurutze Beitia (narratzailea)

Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte eta Komunikazio Zientzietan lizentziaduna, Beitiak interpretazioan hasi zuen bere ibilbidea, Bilboko Juan de Antxieta musika eta interpretazio eskolan trebatu ondoren. Euskal Telebistako umorezko saioetan eta umorezko bakarrizketetan hasi zituen antzezle lanak, eta horregatik ospe handia lortu zuen Euskal Herrian. Halaber, antzerkian, zarzuelan eta Telebistan eskarmentu handia du. Besteak beste, Gustavo Tambascio, Calixto Bieito, Ramón Barea eta Kevin Farrelen zuzendaritzapean lan egin du. 2019az geroztik, TVEko Acacias 38 telenobelan Arantxaren papera egiteagatik aintzatesten dute Estatu mailan.

Javier Artigas (organoa)

Zaragozan jaioa, Javier Artigas, Pilar Infanteen Eskolanian hasi zen ikasten (Jose ́ Vicente González Valle doktorea), eta, Jose Luis Gonza Uriol eta M. Torrentekin batera, organo eta klabe ikasketak egin zituen (Aparteko Saria) eta ikastaro espezializatuak egin zituen baita M. Radulescu, M. C. Alain, L. Rogg, F. H. Houbard eta K. Schnorrekin.

Zaragozako Pilarreko Basilikako organoen titularra izan da, eta Murtziako Katedraleko Merklin organo handiaren (1854) zaharberritzearen zuzendari artistikoa, bai eta Murtziako Erkidegoko organo historikoen gainerako zaharberritzeena ere. Gaur egun, Murtziako Karmengo Andre Mariaren Artzapezpikuko Desmottes organo berriaren organista titularra da.

Murtziako Arrixacako Santa Maria Arte Ederren Errege Akademiako kide eta Murtziako Goi Mailako Kontserbatorioko Antzinako Musika Departamentuko burua da, eta bertako zuzendaria izan zen. Organo eta klabe katedraduna da, Esmuceko Antzinako Musika Departamentuko irakasle gonbidatua eta Darocako Antzinako Musika Ikastaroko irakaslea da, baita Saorgeko Semaine de l’Orgue Italieneko irakasle ere. 2021ean Darocako Antzinako Musikaren Nazioarteko Ikastaro eta Jaialdiaren zuzendarikide izendatu zuten.

Benantzi Bilbao (organoa)

Mundakan jaio zen, Bizkaian. Pianoa, klabea, organoa, kantua, abesbatzen zuzendaritza eta antzinako musika ikasi zituen Europako hainbat kontserbatorio eta zentro espezializatutan, eta kalifikazio gorenak lortu zituen. Esteban Elizondo, Montserrat Torrent, Brett Leighton, Javier Artigas, Alberto Blancafort, Michael Radulescu eta André Isoir bezalako irakasleekin trebatu da.

Bartzelonako CSICeko «Institució Milá y Fontanals» delakoak eskaintzen duen teklarako espainiar musikako graduondokoa du, eta hainbat sari ditu: Donostiako (Gipuzkoa) Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren karrera amaierako ohorezko saria organo espezialitatean, Murtziako Goi Mailako Kontserbatorioaren karrera amaierako ohorezko saria klabizenbalo espezialitatean eta «Compostelako Musikaren» «Andrés Segovia” saria.

Klabe eta organo irakasle numerarioa da Alacanteko «José Tomás gitarrista» Kontserbatorioan, eta «Capella Joan Baptista Comes» antzinako musika taldea zuzentzen du. Hainbat musika jaialdi zuzendu ditu, hala nola, Els orgues d ‘Alacant, Itxas Soinua, Mathías Salanova, Musica sacra de Elche, Festival Internacional de órgano de Monóvar, eta abar. Gaur egun, Benidormeko Organoaren Nazioarteko Jaialdiaren eta «Urdaibaiko Organoak» organo-musika zikloaren zuzendari artistikoa da, eta 2013an Deia egunkariaren «Hemendik Saria» jaso zuen.

Josep Berenguer (diseinatzailea)

Artista polifazetikoa, diseinatzaile grafikoa, web diseinatzailea eta musikaria, bere jarduera hainbat arlo artistikotan islatzen du, aldakortasun handia erakutsiz. Espainian eta Suitzan garatu du bere lan grafikoa, eta lau aldiz eman diote argazkigintzako bigarren eta lehen sari nazional bana, baita 1996an Alacanteko Udalaren hiri-dekorazioko lehen sari bat ere jaso zuen. Alacanteko Unibertsitatearentzat, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Alacanteko aldundientzat eta Cople Berlin, Spaeth Suitza, JM Portugal, El Tempir d ‘Elx eta beste hainbat enpresa eta elkarterentzat sortu du.

Hainbat musika-jaialdiren alderdi grafikoa eta webgunea diseinatzen ditu hasieratik, hala nola Elxeko Nazioarteko Gitarra Jaialdia, Musicaloxa, Bizkaiko hotsak, Bilbo Hiria Nazioarteko Organo Jaialdia eta Urdaibaiko organoak.

Tenore gisa, Europa osoan eta Asian zehar errezitaldiak egin ditu, eta polifonia espezialitateko «Rosa Sabater» saria eskuratu du “Musika Konpostelan” ikastaroan.

“Lectorile” Atril tolesgarria bezalako elementu originalen asmatzailea, gaur egun, besteak beste, Mrs Roper moda-markarako estanpatu originalak sortzen ditu.