Pedro Estevan
Benantzi Bilbao

Axpe-Busturia
Lekua: Andra Mariaren eleizan
Eguna: abuztuak 7
Ordua: 20:00 etan

Egitaraua

Ensalada

Francisco Correa de Arauxo (1584-1654)
Tiento tercereo de sexto tono sobre la primera parte de la batalla de Morales

Musicque de Joye  (1550) recopilado por Jacques Moderne
1.Bassedance. Ta Bone grace
2.Tardion
13. Pavane la Gaiette
17.Branle de Bourgoigne

Flores de música de Antonio Martín i Coll (S.XVII)
Discurso de mano derecha para corneta y ecos

Joan Baptiste Cabanilles (1644-1712)
Corrente Italiana

Flores de música de Antonio Martín i Coll (S.XVII)
Xacara

John Bull (1562?-1628)
The Spanish Paven

Francisco de la Torre (1460?-1504?)
Danza alta

Flores de música de Antonio Martín i Coll (S.XVII)
Españoleta
Chacona
Danza del Acha

Sebastian Aguilera de Heredia (1561-1627)
Obra de octavo tono: Ensalada

Pedro Estevan

Saxen (Alacant) jaioa (1951). Perkusio ikasketak egin zituen Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan José María Martín Porrás irakaslearekin, musika garaikidean espezializatuz. Madrilgo Perkusio Taldeko kide fundatzailea izan zen. Sylvio Gualdarekin, Doudou Ndiaye Rose maisu senegaldarrarekin eta Glen Velezekin ikasketak aberastu zituen. Freelance musikari konbentzitua, jazz talde ezberdinetan parte hartu zuen, «saioko musikari» bezala lan egin zuen eta ORQUESTA DE LAS NUBES sortu zuen (María Villa eta Suso Sáizekin batera), baita RARAFONÍA eta PAN-KU perkusio taldeak ere.

Talde askorekin lan egin du, RTVEko eta Gulbenkian orkestrekin, Koan taldearekin, Glotis musika fonetikoko taldearekin, Orchestra of the 18th Century taldearekin, Madrilgo Orkestra Sinfonikoarekin, LIM, Les Saqueboutiers de Toulouse, The Paul Winter Consort eta Círculo taldeekin, Camerata Iberiarekin, AnLeuT Música, Accentus, Sinfonye, Ensemble Baroque de Limoges, The Harp Consort, Mudéjar, Ensemble Kapsberger, La Real Cámara, Al Ayre Español, Orphenica Lyra, Sevillako Orkestra Barrokoa eta L´Arpeggiatarekin besteak beste.
Bakarlari bezala kontzertuak eman ditu Espainiako Ganbera Orkestra Nazionalarekin eta Reina Sofia orkestrarekin. Milano-Poesia jaialdian, Brisbaneko 4th Biennial Festival of Music jaialdian, Nafarroako-Jaialdiak eta gaur egungo musika ziklo desberdinetan parte hartu du perkusio programekin. Halaber, Baschet anaien «soinu-eskulturak» erabiliz kontzertuak eman ditu.

Lluís Pasqualen eta Nuria Esperten antzezlanetan parte hartu du. Musika konposatu du I. Garcia Mayren Alesiorako eta Cervantesen La Gran Sultanarako, Adolfo Marsillachen zuzendaritzapean. Lluís Pasqualek L ‘Odeon-Theatre de L’ Europe filmerako zuzendutako Lope de Vegaren Le Chevalier d ‘Olmedo muntaian musika zuzendaria izan da.

Espainiako, Frantziako, Erresuma Batuko, Norvegiako, AEBetako, Kanadako eta Australiako irrati eta telebistetarako grabatu du eta 100 disko baino gehiagotan parte hartu du bere lanak nabarmenduz: “Nocturnos y Alevosías” eta “El Aroma del Tiempo”. 1993an GRAMMY bat lortu zuen Paul Winterren diskoan kolaboratu zuen.

1986tik Jordi Savallekin lan egiten du, Hespèrion XXI, La Capella Reial de Catalunya eta Le Concert des Nations programetako gehienetan parte hartuz. Laberintos Ingeniosos, Accademia del Piacere eta Euskal Barrokensemblerekin kolaboratu ohi du. Perkusio Historikoko irakaslea da ESMUCen (Kataluniako Goi Mailako Musika Eskola).

Ikastaroak, eskola magistralak eta hitzaldiak ematen ditu erregulartasunez Espainian, Portugalen, Frantzian, Italian, Belgikan eta Holandan.

Benantzi Bilbao

Mundakan jaio zen, Bizkaian. Pianoa, klabea, organoa, kantua, abesbatzen zuzendaritza eta antzinako musika ikasi zituen Europako hainbat kontserbatorio eta zentro espezializatutan, eta kalifikazio gorenak lortu zituen. Esteban Elizondo, Montserrat Torrent, Brett Leighton, Javier Artigas, Alberto Blancafort, Michael Radulescu eta André Isoir bezalako irakasleekin trebatu da.

Bartzelonako CSICeko «Institució Milá y Fontanals» delakoak eskaintzen duen teklarako espainiar musikako graduondokoa du, eta hainbat sari ditu: Donostiako (Gipuzkoa) Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren karrera amaierako ohorezko saria organo espezialitatean, Murtziako Goi Mailako Kontserbatorioaren karrera amaierako ohorezko saria klabizenbalo espezialitatean eta «Compostelako Musikaren» «Andrés Segovia” saria.

Besteak beste, RTVE, Lycanus, Ausart Records, SEDEM eta beste hainbat diskoetxetan egindako grabazioetan  parte hartu du. Hiro Kurosaki biolinista eta Yehudi Menuhin bezalako zuzendariekin, «Estil Concertant», «Capella de ministrers» eta EOS (Euskadiko Orkestra Sinfoniko) bezalako orkestrekin lan egin du.

Monovarreko San Juan Bataiatzailearen parrokiako organoa (Albert Randeynes 1892), Callosa d’en Sarriàko San Juan Bataiatzailearen elizakoa (Mathias Salanova 177?) eta Mundakako Andra Mari elizako (Lope Alberdi 1917) organo garrantzitsuak zaharberritzen aholkularia da. 2015. urtetik hona, «Ipidem Irratian”, organorako egindako espainiar musikaz aritzen den “Música por tubo » izeneko programa zuzendu eta aurkezten du.

Klabe eta organo irakasle numerarioa da Alacanteko «José Tomás gitarrista» Kontserbatorioan, eta «Capella Joan Baptista Comes» antzinako musika taldea zuzentzen du. Hainbat musika jaialdi zuzendu ditu, hala nola, Els orgues d ‘Alacant, Itxas Soinua, Mathías Salanova, Musica sacra de Elche, Festival Internacional de órgano de Monóvar, eta abar. Gaur egun, Benidormeko Organoaren Nazioarteko Jaialdiaren eta «Urdaibaiko Organoak» organo-musika zikloaren zuzendari artistikoa da, eta 2013an Deia egunkariaren «Hemendik Saria» jaso zuen.