Gustav Auzinger (organoa)

kontzertu honetan parte hartzen du:
Gorka Bravo (zarrabete)
19:40ean, eleizako atarian, zafoñak, kontzertura bertaratuko entzuleei harrera egingo die.
Axpe-Busturia
Lekua: Andra Mari eleizan
Eguna: Uztailak 26
Ordua: 20:00 etan

Egitaraua

Antonio Carreira (1525ca – 1590ca)
Cançao

dall Archivio Doria Pamphilj (17. sec.)
Allegrezza d´Amore (17. Jh.)
Aria di Fiorenza

Giovan Batt. Martini (1706 – 1784)
Toccata (per l´Offertorio)
Grave (per la Benedizione)
Al post Comunio

Anónimo (Italia, fine 18. sec.)
Adagio

Georg Christoph Wagenseil (1715 – 1777)
Divertimento C-Dur:
Allegro assai / Menuet / Trio / Menuet / Allegro assai e svelto

Gottlieb Muffat (1690 – 1770)
Capriccio desperato

Antonio Martin y Coll (1660 – ca. 1734)
Pensil deleytoso de flores de música
Canción para la corneta con el eco
Bayle del Gran Duque

Peter Planyavskyrekin hasi zituen musika ikasketak. Musika Sakratua, Musikaren Pedagogia eta Organoa ikasi ditu, Michael Radulescuk gidatuta Vienako Goi Mailako Musika Eskolan. Musika ikasketak hobekuntza-ikastaroetan sakondu ditu, Italian, Suitzan eta Holandan.

Jarduera zabala egiten du musikaren arloan: Steinbrucheko Santa Anna elizako eta Neuhauseko gazteluko Organo Historikoetako organista da; Organoa irakasten du Linzeko Musika Sakratuaren Kontserbatorioan, eta kontzertu-jarduera bizia egiten du, nazioko eta nazioarteko lehiaketa askotako epaimahaikide izateko gonbidatua izan delarik. Gainera, hobekuntza ikastaroak antolatzen ditu Pürnsteingo bere etxeko areto handian dauden lau instrumentuetan (organo historiko italiarra, austriarra eta barroko estiloko Pirchner organo berria), baina baita Europako hainbat herrialdetan, Asian, Mexikon, Bolivian eta Estatu Batuetan ere.

Gustav Auzingerrek Austrian organoak eraikitzeko eta zaharberritzeko proiektu ugari zuzendu ditu, CD ugari grabatu ditu eta irrati eta telebistarako hainbat grabazio egin ditu.

Orgellandschaft Oberösterreich bildumaren arduraduna, Austria Goieneko Probintziako organo garrantzitsuetan 25 CD grabatzeko proiektua. St. Saria Anna Kulturpreis Austrian musika organistikoaren zerbitzura egindako lanagatik.