Íñigo de Peque

Gernika-Lumo
Lekua: San Pedro eleizan (Lumo)
Eguna: Uztailak 17
Ordua: 20:00 etan

Egitaraua

Fray Joseph de Larrañaga (1728-1806)
Sonata de 5º tono

Félix Máximo López (1742-1821)
Obra de lleno

Nicolás Ledesma (1791-1883)
Sonatina nº 1
      Allegro Moderato
      Andante
      Allegro
Pequeña sonata nº 4
Ofertorio nº 12

Buenaventura Íñiguez (1840-1902)
Elevación

Valentín María de Zubiaurre (1837-1914)
Ofertorio

Egitarauaren oharra

Bai konposizio mailan bai maila historikoan interes handiko lanak dituen eta oso gutxitan interpretatzen den errepertorio bati balioa eman nahi zaio programa honetan: XIX. mendeko organorako iberiar musika. Ia kontserbatu ez den instrumentu mota batentzat idatzitako piezak dira, normalean «trantsiziokoa» deitua, 1800 eta 1870 arteko epea hartzen duena gutxi gora-behera. Izen honek organogintzak garai hartan jasan zuen aldaketa morfologikoa islatu nahi du, estetika barrokoa bertan behera utzi eta beste herrialde batzuetan, Frantzian edo Alemanian esaterako, garatutako erromantizismoa besarkatzeko. Lumoko organo hau ez da aldi horretakoa, geroagokoa da, baina, bere soinu-ezaugarriengatik eta ezaugarri teknikoengatik, egokia eta interes handikoa da aipatutako pieza mota hori interpretatzeko.

Aukeratutako autore gehienak euskaldunak dira edo beren ibilbidearen zatirik handiena Euskal Herrian garatu zuten. Horien bidez erakutsi nahi izan da organorako idazkerak aurrera egin zuela eredu barrokoetatik, Larrañaga frantziskotarraren sonatan ikus daitekeen bezala, Zubiaurrerena bezalako erromantizismo betera iritsi arte. Bidea, Felix Maximo Lopez (bere garaiko konposizio iberiarraren paradigma, Errege Kaperako organista baitzen) madrildarrarenak bezalako lan preklasikoz betea egon zen, Mozart bezalako konpositoreekiko hurbiltasun handia erakutsiz. Gauza bera gertatzen da Nicolas Ledesmarekin, Bilbon 50 urte baino gehiagoz kapera-maisu eta organista gisa lan egin zuen aragoiarrarekin, nahiz eta bere sonata eta ofertorioetan erromantizismo goiztiarrarekiko zaletasun argia nabari den. Iñiguez nafarra eta Zubiaurre bizkaitarra, Ledesmaren belaunaldiaren (eta azken ikasle zuzena) oinordeko zuzenak, «Motu Proprioren belaunaldiaren» aurreko egileak dira. Horietan, aurreko organistetan baino ausardia formal harmoniko handiagoa antzematen da, mende amaierarekiko hurbiltasunaren seinale argia.

Biografia

Bilbon jaio zen, 1988an. Organista titulua lortu zuen Euskal Herriko «Musikene» Goi Mailako Kontserbatorioan, Esteban Landart, Loreto F. Imaz eta Loïc Mallié irakasleekin. Gainera, Musikaren Historia eta Zientzietan lizentziatua, Hispaniar Musikan Masterra eta musikologian doktorea da Valladolideko Unibertsitatean, María Antonia Virgili eta Juan Peruarena Arregik zuzendutako Nicolas Ledesmari buruzko tesi batekin, eta Eusko Jaurlaritzaren PRE-DOC programako bekaduna.

Bilboko katedralean, Bilboko San Anton elizan, Eskulturaren Museo Nazionalean (Valladolid, 2015 eta 2018), Musikaste 2017 jaialdian (Errenteria), Gipuzkoako Organoak Plazara zikloan (2017 eta 2019), San Agustin elizan (Valladolid) edo Radio Clasicak emandako Venerables Ospitaleko interprete gazteen zikloan (Sevilla) kontzertuak eskaini ditu. Gainera, Francisco Salinas II. Organo Lehiaketa Nazionalean finalista izan da.

Musikologo gisa, hainbat jardunaldi eta kongresutan parte hartu du, eta ikerketa-artikuluak argitaratu ditu hainbat aldizkaritan, hala nola, Musiker (Eusko Ikaskuntzaren Elkartea), Nicolás Ledesmaren teklarako obrari buruzkoa, Musikologia Aldizkaria (SEdeM), XIX. mendeko Bilboko organoei buruz argitaratu gabeko dokumentazioari buruzko azterlan batekin, edo Nassarre, non Nicolas Ledesmaren errepertorioaren eta garai errenazentista eta barrokoaren arteko loturak aztertu zituen; aipatzekoa da bere Ikasketen Amaierako Lana «XIX. mendeko organoko interpretazio-teknika: Tratadistikako hurbilketa» izenekoa, Musikenen egindakoa eta «Musikene-Donostiako Orfeoiaren I. Saria» jaso zuena. XIX. mendeko organo iberiarrerako musikan espezializatua, 2019ko otsailean «XIX. mendeko organorako musika espainiarraren I. Jardunaldiak» antolatu zituen Valladolideko Unibertsitatearekin eta hiri bereko Kulturaren Udal Fundazioarekin elkarlanean. Gainera, 2020an «Donostiako Orfeoia / Euskal Herriko Unibertsitatearen XIX. Saria» jaso zuen bere doktorego tesiagatik.
Musikologiako irakasle elkartua izan da Valladolideko Unibertsitatean lau urtez, eta «MAEP» ospe aitortua duen ikerketa-taldeko kidea. Gaur egun, Valladolideko Unibertsitateko Antzinako Musika Taldeko zuzendaria da, Entretubos Proyect taldeko kidea. Talde horrekin egoitza artistiko bat garatu zuen LAVAn (Valladolideko Arteen Laborategia), «Openmind» izenekoa, arteari, pertsonei eta aurreiritziei buruzko ikerketa-proiektu bat, zeinaren emaitza Laguna de Dueroko Arteen Etxean erakutsi zen. Gainera, Bilboko San Anton parrokian organista da eta hiri bereko Santiago Katedraleko laguntzailea.