José Luis Echechipía

Axpe-Busturia
Lekua: Andra Mariaren eleizan
Eguna: Uztailak 26
Ordua: 20:00 etan

Egitaraua

ESPLENDORES SONOROS
La vigencia y actualidad de un magnífico patrimonio artístico

Anónimo
Bayle del Gran Duque

José Lidón (1748-1827)
Sonata II

Francisco Correa de Arauxo (1584-1654)
Tiento de 5o tono
Tiento y discurso de 2o tono

Anónimos
extraídos de “Flores de música”,
de Antonio Martín y Coll (1660-ca.1734)

Bailo di dame
El villano
Danza del acha

Fr. Diogo da Conceiçao (s XVII)
Tento de meio registro alto de 2o tom

Juan Bautista Cabanilles (1644 -1712)
Tocata de mano izquierda de quinto tono

José Ximénez (+1610)
Batalla de sexto tono

Biografia

Kontzertuaren munduan eskarmentu handia duen organista, Espainia, Frantzia, Portugal, Txekiar Errepublika, Italia edo Filipinetako jaialdietan parte hartu du. Bere errepertorioan Errenazimendutik gaur egungo musikara arteko musika sartzen da, tarteko garai historiko guztietatik igaroz.

Irakaskuntzan eta organo eta musika ondarearen hedapenean ere lan egiten du, bereziki bere lurraldekoa, Nafarroakoa. Irrati eta telebistarako grabazioak ditu, baita lan diskografiko batzuk ere, bakarka eta musika talde ezberdinekin grabatutakoak. Nafarroako Bidasoako eskualdeetako organo eta giza ondareari buruzko «Haizea eta Ura» dokumentalaren gidoiaren egilea eta zuzendari artistikoa da.
Organorako ez ezik, korurako, pianorako eta ganbera-musikarako musika konposatu du; lan horietako batzuk organo barroko iberiarrerako sortu dira.

Egun, Leireko monasterioko tribuna organoaren titularra da. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko organo irakaslea da. Halaber, 1984tik ospatzen den «Música para Órgano en Navarra» jaialdiko zuzendari artistikoa eta Nafarroako Organoaren Lagunen Elkarteko (ANAO) lehendakariordea ere.