Olatz Saitua eta Benantzi Bilbao

Murueta
Lekua: Andra Mariaren eleizan
Eguna: abuztuak 14
Ordua: 20:00 etan
Egitaraua
Italiatik Urdaibaira
Italianoz———-
Ferdinando Provesi (1770 – 1833)
Sinfonia In Do maggiore
Alessandro Scarlatti (1660-1725)
Sento nel core
Le violette
Giovanni Battista Pergoelsi (1710-1736)
Se tu m´ami
Vincenzo Bellini (1801-1835)
Per pieta bel idol mio
Giuseppe Verdi (1813-1901)
Stornello
Francesco Paolo Tosti (1846-1916)
A vucchella
Euskeraz———-
Fray Manuel Mola (1918 – 1991)
Adoracion sobre “Salbatoreko Ermitan de Xenpelar¨
Jesús Aranbarri (1902-1960)
Txalo pintxalo
Nere maitea
Ainoarra ñimiño
Resurrección Mª de Azkue (1864-1951)
Basatxoritxu
Aita Donostia (1886-1956)
Iruten ari nuzu
Atzo ttun ttun
Jose Maria Usandizaga (1887-1915)
Zugana Manuela
Txantxangorria
Pablo Sorozabal (1897-1988)
Zure mosuan
Joseph Canteloube (1879-1957)
Andre Maddalen
Aita Madina (1907-1972)
Andre Maddalen
Olatz Saitua
Bilbon jaioa Deustuko Ikastolako ume abesbatzean hasi zen kantatzen eta segidan Bilboko kontserbatorioan musika ikasketak ere, kitarra eta kantu espezialitateetan. Geroago Bilboko Koral Elkarteko kide izan zan eta Unibertsitatea bukatu eta gero Carlo Bergonzi eta Wilma Lipp abeslari ospetsuekin ikasi zuen Busetto, Sienan eta Salzburgon.
Mozarteumean graduatu bitartean Salzburgoko Landestheaterren eta gero Esseneko Aalto Theaterreko konpañietako kidea izan zan 11 denporaldiz. Barzelonako Teatro del Liceon 10 produktziotan hartu zuen parte eta Teatro Realen, ABAOn, Oviedon, La Coruñan, Tenerifen, Valladoliden, Cosenzan, Jesin, Florencian, Gelsenkirchenen, Bonnen, Klagenfurten eta beste hiri batzuetan kantatu du baita Opera lanetan eta baina orkestra sinfonikoekin ere.
Pianoarekin eta kitarrarekin hainbat ganbarako kontzertu egin ditu. Hiru diska grabatu ditu euskal musika eginez: Kitarrarekin Sorozabal, A. Donostia, Murgia eta Urkullu; Ainhoa Zubillaga eta Iñaki Salvadorrekin Garbizuren euskal kanten moldaketak eta Euskadiko Orkestrarekin ere Garbizuren lanak.
Bilbkoko kontserbatorioan eta Musikenen kantu irakaslea da.
Benantzi Bilbao
Mundakan jaio zen, Bizkaian. Pianoa, klabea, organoa, kantua, abesbatzen zuzendaritza eta antzinako musika ikasi zituen Europako hainbat kontserbatorio eta zentro espezializatutan, eta kalifikazio gorenak lortu zituen. Esteban Elizondo, Montserrat Torrent, Brett Leighton, Javier Artigas, Alberto Blancafort, Michael Radulescu eta André Isoir bezalako irakasleekin trebatu da.
Bartzelonako CSICeko «Institució Milá y Fontanals» delakoak eskaintzen duen teklarako espainiar musikako graduondokoa du, eta hainbat sari ditu: Donostiako (Gipuzkoa) Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren karrera amaierako ohorezko saria organo espezialitatean, Murtziako Goi Mailako Kontserbatorioaren karrera amaierako ohorezko saria klabizenbalo espezialitatean eta «Compostelako Musikaren» «Andrés Segovia” saria.
Besteak beste, RTVE, Lycanus, Ausart Records, SEDEM eta beste hainbat diskoetxetan egindako grabazioetan parte hartu du. Hiro Kurosaki biolinista eta Yehudi Menuhin bezalako zuzendariekin, «Estil Concertant», «Capella de ministrers» eta EOS (Euskadiko Orkestra Sinfoniko) bezalako orkestrekin lan egin du.
Monovarreko San Juan Bataiatzailearen parrokiako organoa (Albert Randeynes 1892), Callosa d’en Sarriàko San Juan Bataiatzailearen elizakoa (Mathias Salanova 177?) eta Mundakako Andra Mari elizako (Lope Alberdi 1917) organo garrantzitsuak zaharberritzen aholkularia da. 2015. urtetik hona, «Ipidem Irratian”, organorako egindako espainiar musikaz aritzen den “Música por tubo » izeneko programa zuzendu eta aurkezten du.
Klabe eta organo irakasle numerarioa da Alacanteko «José Tomás gitarrista» Kontserbatorioan, eta «Capella Joan Baptista Comes» antzinako musika taldea zuzentzen du. Hainbat musika jaialdi zuzendu ditu, hala nola, Els orgues d ‘Alacant, Itxas Soinua, Mathías Salanova, Musica sacra de Elche, Festival Internacional de órgano de Monóvar, eta abar. Gaur egun, Benidormeko Organoaren Nazioarteko Jaialdiaren eta «Urdaibaiko Organoak» organo-musika zikloaren zuzendari artistikoa da, eta 2013an Deia egunkariaren «Hemendik Saria» jaso zuen.