Stefano Pellini (organoa)

Mundaka
Andra Mariaren eliza
Uztailaren 18an, 20:00etan
Egitaraua
J. S. Bach (1685 – 1750)
Allabreve BWV 589
“Ertöt uns durch dein Güte” (de la Cantata BWV 22)
G. F. Händel (1685 – 1759)
Concerto op. 7 n. 4 HWV 309
Adagio/ Allegro/ Organo ad libitum/ Allegro
Lascia ch’io pianga (dal “Rinaldo” HWV 7)
(elaborazione tastieristica di W. Babell, XVIII sec.)
Franz Liszt (1811 – 1886)
Introducción y Fuga de la Cantata de Bach:
«Ich hatte viel Bekümmernis» BWV 21
G. Merkel (1827-1885)
Corale “Schmücke dich, o liebe Seele”
Allegro moderato dalla Sonata n. 1 in Re minore
Modenan jaioa, Organoko Goi Mailako Titulua lortu zuen kalifikazio gorenekin, eta Musika Diziplinetako (Organo Interpretazioko espezialitatea) zein Musika Pedagogiako graduondoko ikasketak burutu zituen, bietan cum laude aipamena lortuz.
L. F. Tagliavini, M. Torrent, A. Marcon, P. Westerbrink, B. Leighton, K. Schnorr, O. Mischiati eta M. Imbruno bezalako maisuen eskutik bere prestakuntza hobetu ondoren, kontzertu-jarduera oparoa garatu du, bai bakarlari gisa, bai hainbat musika-talderen parte izanez. Organo historiko garrantzitsuen zaharberritzeak zein eraiki berri diren instrumentuak inauguratzeko ohore handia izan du.
Diskografia-arloari dagokionez, Elegia Records zigiluarentzat Riverberi, 900 e oltre diskoa grabatu du (Musica aldizkari espezializatuak «bikaintzat» jo zuena), eta haren interpretazioak Radio Vaticanoren bidez eman dira. 2016an, J. S. Bachen obrari eskainitako CD monografiko bat kaleratu zuen (aldizkari berak «apartzat» jo zuena), eta 2020an G. F. Händeli eskainitako beste grabazio bat argitaratu zuen, hori ere kritika ezin hobeez harrera egina.
Modenako «J. S. Bach» APS Organoaren Lagunen Elkartearen sortzaile gisa, mila musika- eta kultur ekitaldi baino gehiago bultzatu ditu bere jaioterrian ArmoniosaMente (1997tik) eta Modena Organ Festival (2003tik) zikloen bidez, erakundeen, toki-entitateen, parrokien, elkarteen eta ikastetxeen arteko lankidetza-sare baliotsua ehunduz.
San Remoko All Saints’ Church elizako organo-jotzaile titularra izan zen 2000. eta 2014. urteen artean, eta, gerora, Modenako San Pedro abadia beneditarrean eta Santa Maria delle Assi elizan aritu zen. Azken tenplu horri eta bertako organo historiko preziatuari eskaini zion Organ music around Via Aemilia diskoa (berriz ere Musica aldizkariak «bikaintzat» baloratu zuena). Gaur egun, Modenako Katedraleko organo-jotzaile titularra da, bai eta Modena-Nonantolako Artxidiozesiko organo-ondarerako ordezkari elizbarrutiarra ere.
Nazioarteko organo-lehiaketetan epaimahaikide izan ohi da, eta bere ibilbide aipagarrian zortziehun kontzertu baino gehiago eman ditu Italian eta nazioartean (Europan, Japonian eta Ameriketako Estatu Batuetan).